XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGAN larunbatean, hiru mila jende nonbait han ibili ziren Baionako karrikan, euskal kulturaren alde.

Deiadar Batzordeak deiturik, Pizkundea, Seaska eta AEKren izenean.

Nahiz antolatzaileek jende gehiago espero zuten, bost edo sei mila, garbiki esaten dute urrats ona izan dela egun hortan egin dena.

Garrantzitsua geroari buruz, ikusiz gaurregun nolako egoera dagoen iparraldean.

Jean Haritxelar euskaltzainburua ez zen ibilaldi hortan, Billabonan baitzegoen eta preseski euskaltzainekin.

Baina gogoz eta bihotzez josia, nola ez, Baionan ibilki ziren horiei, jakinez geroz elkarretaratze hori zela berak beste inork baino gehiago bultzatu kanpaina baten lehen bururapena.

Jean Haritxelarren ustez hastapen bat izan da orain artekoa, baina baikorra.

Besteak beste, Pizkundea eta Seaska hartu dituzte Parisen geroztik.